XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV.8. AURREIKUSITAKO GALDU IRABAZIEN KONTUA

Puntu honetara iritsiz gero, badakizu zure enpresarentzako aurreikusi duzun eskariari erantzuteko beharrezko baliabideak dituzula.

Baina aurreikusitako jarduketa betetzen dela suposatuz, BA AL DAKIZU MOZKINAK EMANGO OTE DIZKIZUN? Ez. Eta ez duzu jakingo GALDU-IRABAZIEN KONTUAren aurreikuspen bat egiten ez duzun bitartean.

Dudarik gabe GALDU-IRABAZIEN KONTUAk enpresa batek denboraldi batean zenbat irabazi edo galdu duen esaten duela oroituko zara.

Hau da, enpresaren informazio ekonomikoa ematen du. Ekitaldiko SARREREK eta GASTUEK osatzen dute, eta diferentziaz, EMAITZAK ere bai

Aurreikusitako galdu-irabazien kontuan enpresak erabaki horiekin dirua galduko duela ikusten baduzu aldaketak egin beharko dituzu.

Prezioa baxuegia izan daiteke. Baina sarrera gehiago edukitzeko prezioa handitu egiten baduzu salmentak galduko dituzu.

Edo gutxitzea gustatuko litzaizukeen gainahalmenagatiko gastuak izan ditzakezu, etab.

Edo agian krisi-etapa batean egongo gara eta normala iruditzen zaizu ekitaldi jakin batean galerak izatea, hainbat ekitalditan jarraian gertatzen ez den bitartean.

Periodoa iragan ondoren GALDU-IRABAZIEN KONTU ERREALA jasoko duzu.

Normalena aurreikusitakoarengandik gutxienez pixka bat desberdintzea da, egitasmoak eta aurreikuspenak ziurgabetasun-ingurunean egin baitzenituen.

Baina orain badauzkazu datu erreal eta zehatzak, eta hauek aztertzea eta aurreikusi zenituenekin konparatzea komeni zaizu desbideratzearen zergatiak aurkitu ahal izateko.